XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

REFERENDUM

Bi gogoeta bozkatze premiatsu horri buruz

Algerian izan dira izigarrikerien ondotik, nork ez du ikusten, urtarrilaren 8-ko bozek munta handia ukanen dutela.

Ez dugu itsurat bai ala ez ihardetsi behar.

Dezagun beraz hurbildik iker zer duen golkoan onhartzerat ala baztertzerat emaiten daukuten lege-gaiak.

Hasteko lege-gai hori ez da ez argi eta ez garbi.

Badauzka bi artikulu berech, eta bi galderi nahi dute ihardets dezoguten bai bakar batez ala ez bakar batez.

Lehen artikuluak autodétermination aipatzen du: haren arabera, gobernuak nahiko duenean, Algeriako jendek libroki hautatuko dute beren politikazko zortea, Frantzia baitan, Frantziarekin, ala Frantzia gabe.

Bigarren artikuluak nahi dio gobernuari eman, Algeria goberna-bide berri batzuez doatzeko dretchoa, autodétermination delakoa egin artean: bainan ez daukute salatzen zer izanen diren.

Bichtan da, lehen artikulua onhart ditakela bigarrenarekin ados izan gabe.

Askok zazen daukute Algeriak berak hauta dezan bere zortea.

Bainan handi zaiote, De Gaulle jaun Presidentari batere guzien uztea, Algerian nahi duenaren egiteko.

Deputatu hainitzek ez dute zuzen aurkitzen joko hori.

Populuak hautatu omen zituen lege-egile gisa.

Eta horra nun gobernuak nahi duen Algeriaka auzia churitu heien buruen gainetik. Badaude ez othe dituzten buluzi nahi beren esku-bideez.

Eta gobernuak bai choil batez ala ez choil batez nahi du trenka ditzagun bi auzi hain desberdinak...